sareosoera 

 

 

Auñamendiko tontorrean lurraren amaieraren haitzuloa dago. Bertan

iluntasunean zein isiltasun dardarkarian gogoak jainkoekin harremanetan

daude eta gai bizitzaren deiaren zain daude, bizitzara deituko dien deia hain

zuzen.

 

Olentzeroren gogoa haitzulo horretan atsedena hartzen zegoen izateko

nahiaren hazia bere unean sortu zen arte. Nahi horren atzetik bere jatorrira

joan zen eta gai soin baten barruan aurkitu zen. Osotasun sare horrek

harzkumearen gogoak gaiari eutsi arazi zion eta gaiak hala izan nahi izan

zuen eta gogoak berau ikusi zuen eta bizitu zuen eta bere barruan somatu

zuen gai berrira egokitu zen. Sortu zen hori, izateko arrazoi bat, bere

eginbeharra burutzekotan jarri zen, bere gogoak sortu zuena, eta

Olentzerotzat ezagutu zuen berau eta hala zelako, Neskatozeru ere izan zen

eta baita elkarren artean topatuko zuten gogoak ere.

 

Denboran zehar Olentzerok bere etxea soin askotan izan zuen eta soin

bakoitzak bere gogoa nahi ezbetearen itxurapean izan zuen. Bere azken

soina Kixmiren alde emana izan zen eta soin horrek Euskal Herrira ekarri

zituen onurak ikusteko gogoa eta soina bera Zarautzen bizi zen soinaren

hezurretan finkatuak zeuden. Bere aitak bulego batean egiten zuen lan eta

amak eskola bateko bulegaria zen. Aitona hila zegoen eta bera eta bere

anaia, amaren aldeko amonak zaintzen zituen.

 

Mutikoarentzat, bizitza nahaste borrastea zen. Gurasoek erderaz hitzegiten

zioten eta baita amonak ere baina euren artean hizkuntza erdi bitxia

hitzegiten zuten. Gainera, euskaraz hitzegiten zutenean, beste era batez

ibiltzen ziren zein aurpegi ezberdinak eramaten zituzten. Hala ere ez zieten

bera eta anaiari euskaraz egiten eta hauek hitzak errepikatu ezkero, ez zuten

ezer erantzuten. Hori horrela izan zen behin betean eskolan Euskal Herriak

auto-gobernu mugatua izango zuela esan zieten arte.

 

Ondorioz, ikastola txikiak sortu ziren eta euskaraz ikasten hasi ziren.

Ordurarte erdaldunak zirela uste zuten baina orduan eskaldunak zirelakotan

zeuden eta noski, horrek zer esan nahi duen jakin nahi zuten. Gurasoei

galdetu zieten eta aiton-amonei, izeba-osabei eta baserrikoei zein mendian

herritik urrun bizi ziren ahaideei galdetzeko erantzuna jaso zuten. Baina

denak erdaraz egiten zuten arren, mutikoentzat senide batzuk hizkuntza

ezberdina erabiltzen zuten. Nahaste borraste handia zen beraientzat,

euskaldunak ala erdaldunak ziren? Beranduago bere lagun askok euskeraz

etxean ikasi zutela eta sendiarentzat ezkutuko hizkuntza bihurtu zelaz ohartu

ziren. Beti uste izan zuten erderaz hitzegiten zuten haiek oso urguriak zirela,

nahiz eta menperatzaileak izan eta berez ez onartu eritzi zein esperientzia

ezberdinik. Euskeraz etxean bezala aurkitu zirenean, bigarren azal baten

moduan erantsi zela zirudien.

 

Olentzerori ordurako hartza deitzen zioten bere soin iletsua eta gizabete

sendoagatik. Haizkoraz aritzea eta harriak jasotzea gustatzen zitzaion.

Mendian zehar ibiltzea ere oso zuen gustoko. Bere anaiak txirringaz ibiltzea

nahiago zuen eta ondorioz eta hala izaten delako, banandu egin ziren.

Bitartean Hartzari bakartegiak, basoak eta mendiko zelaiak gero eta gehiago

gustatzen zitzaizkion. Bere osaba Antsok mendian etxetxo bat zeukan eta a

ahal zuen guztietan hara joaten zen. Eskolan ondo ari zen eta ikasketak

 

ongi bukatu zituen. Gurasoek unibertsitatera bidaltzeko gai ziren eta

euskararen jatorriaz zein historiaz zuen jakinnahia zela eta latina, frantsesa

eta semitar hizkuntzak ikasten hasi zen.

 

Gero eta gehiago ikasten ari zen einean, beste denbora batekoa zela gero eta

gehiago sentitzen zuen. Bihotzondoko horrek berarengan zuen ondoriorik

tinkoena kristautasunetik erabat aldentzen ari zela zen. Kristau mezuan

sinisten bazuen ere, beregan ezberdina zen zerbait biziki sentitzen zuen.

Bere ametsetan beti gertaera berak agertzen ziren. Zelai zabalean landatuko

zuen gurutze astun bat eramaten ari zela hain zuzen eta hori egin ondoren,

mendi luze baten laberretik gora hasiko zen.

Eta gero, goraino igo ondoren, labar ertzean aurkituko zen sakoneran behera

begira.Ondoren, hondalera jauzi egingo balu bezala zirudien ametsean, argi

bizi bizia eramanez eta argi horrekin argira eroriko zela.

Amets hori behin eta berriz izan zuen eta beraz sendagilearengana joan zen

eta honek Saregile jaunarengana bidali zuen. Honek hiru aldiz ikusi zuen eta

laugarrengo saioan, esan zion:

-Nire lagun bat ikusiko dugu.

 

Saregile jaunaren autoan sartu ziren eta mendi aldera abiatu ziren basoen

barrena baso sakon bakar batera iritsi ziren arte. Autoa gelditu zuen eta esan

zuen:

-Hemendik aurrera oinez joan behar dugu.

Autotik irten ziren eta Saregile jaunak bere bideari ekin zion basoen barrena

berak ezagutzen zuela zirudien bidea jarraituz, nahiz eta Hartzak ezin zuen

ikusi. Gero, egur kea usaitzen hasi zen eta baita ke piloa ere. Garbitutako

leku batera iritsi ziren eta han, basoaren erdian egurrezko etxe bat zegoen,

irristailuak ziruditen bi haga gainean zegoena. Etxearen ondoan bi asto

zeuden eta hauen ondoko ota batean bi beletzar zeuden builaka hasi zirenak

biak ikustean.

 

Etxeko atea ireki egin zen eta oso begi biziko gizon txiki bat azaldu zen.

-Epa, Saregile –esan zuen –Zer da?

-Ikazkina, lagun hau aurkeztu nahi nizuke nik Olentzero bezala ezagutzen dut

nahiz eta denek Hartza deitzen dioten. Behin eta berriz amets bera izaten ari

da –esan zion Saregile jaunak.

-Amets zahar bat dela uste duzu ezta? –galdetu zuen ikazkinak.

-Beharbada hala da, beharbada zeuk entzun nahi zenuke? –galdetu zion

Saregile jaunak.

-Zergatik ez? –esan zuen ikazkinak. –egun ederra daukagu eta ez dut egiteko

ezer hobeagorik.

-Aurrera –esan zion saregile jaunak Hartzari –kontaiozu niri kontatutakoa.

-Itxaron, lehenago bere sendiaz jakin nahi nuke –esan zuen ikazkinak- Non

dago bere aitonaren baserria? Lanean ari al da ala ikasten ari da?

Jakin baino lehen Olentzero ikazkinari bere historioa kontatzen ari zitzaion.

-Tira, Olentzero, hurrengo hiru asteetan zerbait egitea nahi nuke. Gauean,

lotara joan aurretik, zeure eguna atzeraka ekarri burura, duela bost minutu,

duela hamar minutu, gero hogei, egun osoa gogora ekarri duzun arte eta

horrela aurreko gaueko lotik esnatzen ari zarela gogoratu dezakezu.

-Oh –esan zuen Olentzerok –noizean behin hori egiten jardun naiz, behin

irakurri nuelako lo kontzientearen ahalmena lantzeko ona zela. Hala ere ez

dut sarritan egin eta inoiz ez ohizko hala moduan.

-Ongi da –esan zuen ikazkinak –egin ezazu hori datorren hiru aste bitartean

eta amaitzen duzunean esan Saregile jaunari. –eta jarraitu zuen –margotu

ezazu zuretzat diska borobil bat eta bertan lauburua ere beso bakoitzean

ondorengo hizkiak ipiniz: "J", "A", "U" eta "N" eta berari begira egon egunero

zuretzat arrunt bihurtu arte. Orain joan zaitez.

 

Beraz, Olentzero eta Saregile jauna herrira itzuli ziren. Olentzero, noski,

galderez josita zegoen.

-Alkemilaria da eta giza psikologiaz makina bat daki –esan zuen Olentzerok.

Saregile jaunak ez zion galderarik erantzun eta Olentzero bere etxe aurrean

utzi zuen "Hiru aste barru!" esanez.

 

Garai horretan Olentzero oso lanpeturik ibili zen. Azterketak hurrengo bi

astetan ziren eta aste betez izango ziren eta lana bilatu behar zuen baita. Hori

ez zen zaila izango hizkuntzak zirela eta. Bulego batean aurkitu zuen lana eta

Frantzia, Italia eta Israelera bidaltzeko gutunak prestatzen zituen. Azterketak

nahiko aise eraman zituen eta amaitu zirenean, Saregile jaunarengana joan

zen azterketen berri ematera eta hala egin zuenean, Saregile jaunak esan

zion:

-Egin al duzu Lauburua?

-Ba, horretan hasia naiz baina begira, ez dut denbora askorik –esan zuen

Olentzerok.

-Orduan, amaitu duzunean esaidazu! –erantzun zion.

Olentzerok onartu zuen eta izan ere, nahiz eta oso aste luzea izan azkenean

bukatu zuen eta Saregile jaunari deitu zion hala zela jakin zezan.

-Ondo da, Hartza, zurekin ekarri al duzu? –galdetu zion.

Hala egin zuen. Saregile jaunak atrilean eseri zuen eta lauburua atrilean ipini

zuen.

Lasaitzeko eta arnasa mantxo mantxo hartzeko esan zion eta gogokoenik

zuen leku bat ekartzeko burura ere eta Olentzerok narkiso lorez betetako

zelaia aukeratu zuen.

Ondoren, Saregile abesten hasi zen:

-"J,A,U,N". Orain doinua nirekin errepikatu. Behin eta berriz egin, hasieran

ozenki eta gero eta ahulago doinua buruz errepikatu arte. Behin eta berriz

egin entzun bakarrik egin dezakezun arte. Hau goizean jaikitzen zarenean eta

arratsaldea hasi aurretik egin ezazu. Hogeita bost minutu bitartean egin

ezazu. Goizean eta arratsaldean, egunero. Etzi, zatoz berriz niregana. Hori

egin zuen eta bi egunetik behin etorri zen zortzi egunez. Orduan esan zion

handik aurrera, hasieran astero etortzeko eta gero, berak egiaztatu ondoren,

bi hilabetetik behin.

Hiru hilabete ondoren ohitura tinkoa bihurtu zen. Sei hilabete igaro ziren.

Behin eta berriz izaten zuen ametsa ez zuen gehiago izan.

 

Bere anaia txirrindularitzazale amorratua bilakatu zen eta Olentzerori bere

txirringakide bat aurkeztu zion. Neskak Gareme izena zuen. Aurkeztuak izan

ziren unean, euren artean bapateko txinparta izan zen. Izan ere Olentzerok

beti izango zuen gogoan une hori, beretzat oso bizia izan bait zen.

Neskarentzat beldurrrezko une bat izan zen eta lotsati egotearazi zion ikara

batetaz oroitzen zen. Bere amonaren jatetxean egiten zuen lan eta ez zuten

elkar ikusi bi hilabete bitartean, udako jaian topo egin zuten arte. Bata bestea,

aurrez aurre, gorrien eta beltzen gudaren ospakizunaren erdian aurkitu ziren.

 

Handik aurrera, beti elkarrekin zeuden eta ondorioz anaiarekin arazoak izaten

hasi zen jeloskor zegoelako. Hala ere, anaiak beste neska bat topatu zuen

txirringaz ibiltzen zena ere eta zailtasunak amaitu ziren.

Hartza eta Garemek ezkutuko bideak eta bazterrak miatu zituzten basoen

zehar bertakoak bakarrik ezagutzen zituzten bideak ikasiz. Egun batean

urjauzi baten ondoan atsedena hartzen ari ziren. Txirringaz egindako bidea

ongi zehaztua zegoen eta urjauziaren hotsa eta bere soinen hotsak ezik ez

zegoen bestelako hotsik. Bapatean, eskutik hlduta zeudela, Garemek Hartzari

eskutik tinko tinko heldu zion, bere ahotsa ahuldu egin zen eta begiekin

ohartarazi zion. Hantxe, ikuskariaren ertzean, lau izakiko talde bat zegoen:

bilutsik zegoen eta oreinaren adarrak zituen anderea, nahiz eta ez zen

anderea, zezen baten lepoa eta hankak zituen gizona, haizkora bat zeraman

ipotxa eta liluragarria zena, mariorratzaren hegoak zituen emakumetxo bat.

Hegan ari zen eta oinek ez zuten lurra ikuitzen. Arnasa egiteari utzi zioten

baina oraindik harrigarriagoa ere iratxoa hizketan hasi zen:

-Hartza eta Gareme, entzun ahal gaituzue?

-Bai –esan zuten arnasa biriketatik botaz.

-Orduan, eraman ezazue zeuen gogoen erdira. Hasteko garaia da!

-Zer? –galdetu zuten.

-Jakingo duzue! Biok jakingo duzue! –esan zien.

Jarraian, lau izakiak beheko sasi azpitik barrena desagertu ziren. Elkarri

begiratu zioten eta esan zuten:

-Lamiak!

-Ez nekien benetakoak zirenik!

 

 

Deskribapenak konparatu zituzten. Berberak ziren hain zuzen. Hartzarentzat

ipotxak hitzegin zuela eta Garemerentzat gizon zezenak egin zuela ez ezik.

Nork hitzegin zuen argi ez bazegoen ere, hitzak berberak ziren.

 

Ordurarte, euren arteko harremanean erabatekoak izan ziren elkarrekiko

handik aurrera, harremana aldatu egin zen eta joaten ziren leku guztietan

lamiak antzematen zituzten entzutearen mugan zein ikuskeraren ertzean.

 

Hura dena lagunek oso arraroa aurkituko zutela bazekiten, beraz, begiak zein

eskuak erabiltzen hasi ziren elkarren artean komunikatzearren. Ordurako,

hura zela eta, lagunak jarrera arraroaz ohartu baziren ere, maiteminduak

egoteagatik zela esaten zuten.

 

Saregile jauna zerbait aldatu zelaz konturatu zen eta ikazkinaren txabolara

gonbidatu zituen. Basoen barrena jarraitu zioten eta orduan Hartza bi lamia

bidea gidatzen ari zirelaz konturatu zen. Bi beletzarrak zeuden otaraino iritsi

ziren eta halako buila izugarria egin zuten ikazkina txabola kanpoan zain

zaukatela.

 

-Epa, Saregile! Zer dakarkizu oraingoan? –esan zuen.

-Bi dakartzat zuretzat. Bata ezagutzen duzu eta bestea berria da. –erantzun

zion.

Mukur baten gainean bere aurrean eseri ziren, bakoitza Saregileren alde

batean.

-Neskatozeru! –oihu egin zuen.

-Ez! –esan zuen neskak –Gareme!

-Azkenean itzuli zara. Aldia osoa da orain. –esan zuen ikazkinak.

Biei begiratu zien eta esan zien:

-Lamia zezenekin hitzegin duzula dakusat, Gareme, eta zuk iratxo

ttipiarekin.

Buruak aurrerantz mugitu zituzten eta bata bestea eta ikazkina ikus

zezaketela.

-Bai –esan zuten.

-Orduan, garaia da. Hartza, zuk, Iruneara joan behar duzu ordenagailu sailera

Dunixi Salbatore topatzera eta Gareme, zuk Jakara. Han, Eskarne Aintza

izena duen emakume zahar bat topatuko duzu. Mendietan gora eramango

zaitu.

Edateko, sagardoa eta eztia eman zizkien eta etxerako bidean bidali

zituen. Denboraren bat behar izan zuten bere eskaerak betetzeko.

Eskarne Aintza Ameriketan zegoen eta Dunixi Salbatore Inglaterra, Frantzia

eta Alemanian zehar bidaiatzen ari zen. Egia esan, hiru hilabete igaro ziren

Hartzak topatu zuenerako. Bitartean, Irunean, Adimen Artifizialaren Eskolan

bazituen ezagunak eta bertan egiten zen lanarekin ohituta zegoen, esku-

sartze bionikoarekin zuen loturarekin bereziki.

Garemerentzat Eskarne Aintza inolako harrimena zen. Giza disenatzailea zen

eta bere berezitasuna, eraikinen lekukotasun zehatza. Berehala, Iparraldeko

mugan etxalde zaharren inguruetara, harri borobilak zein aintzinako

haitzuloak zeuden lekura eraman zuen Gareme bidaia luze bat egitera.

Garemek bere burua lekuko aintzinako kondairan gero eta murgilduago

aurkitu zuen. Bitxia zen oso baina benetako froga urria zela medio bertako

kondairaren gehiengoa gaizki osatua zegoela bazekien arren, bihotzean

lauburu bat bezela sentitzen hasi zen eta honek arrisku barik eta lurraldean

zein goiko zeru izartsuetan ainguratua sentiarazi zion. Eskarne Aintzak

sendagileentzako landareak eta sendabelarrak jasotzen zituzten

emakumeengana eraman zuen Gareme.

 

Ordurako gurasoek bata bestea ezagutzen zituzten eta ez zioten ezkontzari

inolako ukorik egiten. Azaroan izango zela erabaki zuten eta garaia

iritsitakoan hala gertatu zen. Ezkonberritako bidaia Auñamendiko oineko

muinoetan igaroko zutela argi zeukaten. Behin batean, biek motxilak hartu eta

mendietan gora igo ziren.

Tontorretan, elurra zegoen baina beheko maldak hodeietako ihintzaz jantzirik

zeuden.

Mantso mantso igo ziren etxe zein baserriak urrutira panpinen etxeen gisara

ikusi zitekeen arte. Eguzkia, zeruan goraro igoa zenez eta hodeiak zein

lainoak desagertuz argitu zuenez, lurra leku garbiagoa bilakatu zela zirudien.

Jarraian, bidea bitan banatu zen. Bata, muinoaren ingurutik zihoan eta

bestea, malkartsua bihurtu zen. Azkena hartu zuten eta Hartzak bizkarrean

zeraman zama astuna bihurtu zen. Gelditu egin zen makil bat mozteko

lagundu ziezaion. Bapatean, atso zahar bat agertu zen, oso atso bitxia.

Mozorroez betetako hodei batek inguraturik bezala zirudien eta bizkarrean

otar bat zeraman eta aurrean beste bat. Sugeak ziruditen bi makil ere

bazeramatzan. Baina zaharra eta zamaz itoa zirudien arren, arin zihoan

itsasorako bidea hartu balu bezala.

 

Noizean behin, makil bati bira bat ematen zion eta orduan, mozorroez

betetako hodeiak goruntz egingo zuten, firrinda eginez eta makilen birak

isladatuz. Biei begiratu zien esanez:

-Utzi nora ezean ibiltzeari. Zuen zain geunden. Zatozte.

 

Hartzaren zamak astuna izateari utzi zion bapatean eta bidea aukeratu

ondoren, igotzen hasi zen Gareme ondo ondoan atzetik zihoala. Igotzen ari

zirela, hodeiak biltzen hasi ziren eta goikaldeko ekaitzak burrunbatu zuen.

Atsoaren inguruko mozorrekin bestelako mozorro taldeak elkartu ziren, atsoa

firrinda izugarri baten zein iluntasunezko hodeiaren burrunda zein hegada

baten erdian izan arte. Auñamendiko tontorrera iritsi ziren eta eta une

zapalean eseri ziren. Atsoa mendebaldean eseri zen bere iluntasuna tamaina

orotako saguzar zein txori multzo ugari batek areagotzen zuen bitartean.

Beheko haitzetatik, animali bururak hasi ziren agertzen, halanola, saguak,

arratoiak, mustelak, azkonarrak, otso bat eta hartz beltz bat, denak atsoaren

atzetik marra zuzen bat osatuz, atsoa hodei ilun bizi batek inguratzen

zuelarik. Atsoak Hartzari iparraldean eseritzeko esan zion eta Garemeri

hegoaldean.

 

Berehala, mendiko goikaldeko iluntasuna argi izpi izugarri batek banatu egin

zuen, eta ekialdetik eguzkia irten zen argi ostadarren artetik dizdira eginez.

Bere bihotzean, irudi bat agertu zen umant gisa, metal zurizko txapela,

belarritakoak, bi betaurreko eta sudur estalkitxo bat zituela. Egungo zalduna

zirudien. Berekin makina txiki piloa zegoen, firrinda eginez, astinduz eta bere

izaeraren indar oro isladatuz. Buru gainean, mariorratz mekanikoez betetako

hodeiak ipini ziren.

-Hain iluntasun zaharra! Azkenean topo egiten dugu! –esan zuen Hartzak.

-Bai, zu, artisau zoroa! Zu, ero zuzena!

 

 

Atsoak, Hartza eta Garemeri banatzearazi zien, bien artean lauki haundi bat

osatu arte. Zaldun zuria ekialdean eta bera, atsoa, mendabaldean ipini ziren

eta Hartza iparraldean eta Gareme, hegoaldean. Atsoak, otarrak atera zituen

eta lurrean, bere ondoan ipini zituen, irekiaz. Sorta txiki piloa zegoen barruan

eta kanporatu zituen errezagoa izan zedin erakustea.

Zaldun zuriak bi eskuez deitu zien eta makinak piztu ziren. Eta beraien arteko

laukia irudikatzen hasi ziren lurraldeko nolakotasunean. Makinek amitu

zutenean, esan zuten:

-Eta?

-Ongi da –esan zuen atso zaharrak.

Orduan, bakoitza baserriak irudikatzen hasi zen eta behin eta berriz egin

ondoren, lurraldea atso ilunaren hiruhankak zein zaldun zuriaren gurutzeak

lurraldean zehar hedatuak zeuden.

Jarraian, zaldunak bere makinak gurutzearen inguruan lanean ipini zituen.

Bere ingurutik, bizitza zuen ezer kendu zuten eta hauek gai garbiaz ordezkatu

zituzten. Arazorik zegoenean, makinek, lurra bestelako gaiekin nahastuaz,

erre egiten zuten.

Lurraldearen ertzetan kokatu ziren eta tartean zegoen lekua defendatu zuten

argizko armak erabiliz.

Bitartean, atso zaharra, bere otarretatik ateratako arrekin, labezomorroekin

zein era orotako mozorroekin bere lurraldea zabaltzen ari zen. Horietatik asko

bien arteko lurraldeen mugen gudak ziren.

 

Hasieran, gurutzean indarrak irabazten ari zirela zirudien eta baita hauen

zuzentasuna lurraldea gidatzen ari zela. Baina, geroago, haizeek joko zuten

eta euriak etorriko ziren eta atso ilunaren otarretako mozorro hodeiak

makinen gainean ezartzen hasi ziren. Eta, hiltzen ari zirela, euren gorpu hilak

oztopo egiten zuten.

Hala ere, izaki hilek bestelako izakiak sortzen zituzten eta hauek aldi berean,

arazo berriak sortuko zituzten.

 

Azkenean, zaldun zuriak bere indarrak elkartzera deitu zituen eta bideekin

batu ziren eta hegoaldeko mendietan hiri handi bat bilakatu ziren. Eta

pixkanaka, hesi itxi bat bilakatu zen eta honen barruan dena garbia zein

kontrolpean zegoen.

Mozorro, txori, animali, zein landareek, zaldun zuriaren mugetan gogor ekin

zioten eta orduan, bapatean, oreka batetara iritsi ziren. Atso ilunaaren aldean,

sorkuntza zegoen eta zaldun zuriarenean, adimena.

 

Azkenean, bizitzaren sorkuntza ia orekatua zegoen, makina multzoa egin,

konpondu zein ordezkatzearen aldia zela medio.

Hala ere, gurutzearen hiria erasogarria edota zaurigarria zen. Kontrolpean

zeuden uzteek ez zuten flexibilitate nahikorik, haize, eguzki zein eurien

aldaketei aurre egiteko. Era bakarra, berekin zein beregan iztea zen mugak

defentsakorrak ziren arte, eta horregatik, gurutzeko jendeak hiruhankeen

indarren aurka denbora guztian adi egon behar zuten.

Atso iluna barrezka hasi zen eta zaldun zuriak bere gurutzea erakutsi zion

eskuez luzatuz, eta honela esan zion:

- Ez nauzu inoiz irabaziko zeren zeuk egiten duzun ezer neuk berriz egin

dezaket eta zeuk baino hobeago eta azkarrago gainera.

- Eta Berak egiten duen egin al dezakezu? –galdetu zion atso ilunak.

 

Orduan, Mariri deitu zion eta zaldun zuriak Buruzari eta azken bi hauek beste

lauei agertu zitezen.

Hartza eta Garemeri loak hartu zien sakon sakon eta lotan elkarri heldu

zioten, besakatuz eta lo horretan haurra egin zuten; zeinak Olentzero eta

Neskatozeruren gogoei gorputza emango bait zien eta mundu ezberdinen

arteko unera aterako zen jendea gidatuko bait zuen. Bere gogoaren barnean

unea osatzeko zein denbora zeharkatzeko gaitasuna izango zuen umea hain

zuzen.

Horregatik, Auñamendi Olentzero hartzumearentzat sakratua da eta hori dela

eta jaiotakoan, izen hori jaso zuen.  

© Haizea 2000

Sareosok zerbitzaile honen bidez edonori informazioa eskeintzen eta berau erabiltzeko

gonbitea luzatzen dion bitartean, ipuin honen itzulpenaren argitaralpen eskubideak

Haizeak ditu. Ondorioz, ezingo da:

§          Testua edonori eman Haizearen baimenik gabe

§          Informazio hau zure zerbitzailean “isladatu” gure baimenik gabe

§          Sistema honetan testua aldatu zein berrerabili  

Ahal izango da:

§          Zure erabilerako soilik informazioaren kopiak imprimatu

§          Zure ordenagailuan fitxategiak gorde zeuk bakarrik erabiltzeko

§          Zeure dokumentuetatik zerbitzaile honi erreferentzia egin. Hori egin ezkero,

mesedez, atal osoa lotu ezazu, horrela atariaren ikuspegi zabalagoa ikusteko

aukera ematen bait zaio jendeari.

Bestelako eskubideak Haizeak izango lituzke.