|
|
Eiterik gabeko herrialdean, denbora zein
hunea egon baino lehen, izenik zein
eiterik egon baino lehen, hirurak hasierarik
zein amaierarik gabeko aldaketan
murgiltzen dira. Ezer ez da egonkorra,
aldaketa horretan ezerk ez du
zerikusirik, eta Mari sortzen da eta sortu
delako, Buruza agertzen da. Elkarri
begiratzen diote eta Marik esaten dio:
-Urazal urazal.
Eta Buruzak era berean esaten dio:
-Urazal urazal.
Mari ekinaren anderea da. Buruza aldaketaren
nagusia. Lehena ororen iturria
da eta bigarrena bere inguruan oro sortzen
zein aldatzen denaren gunea.
Beharraren maisua. Zenbaitek heriotza
deitzen diote baina ez dute hasiera
zein amaiera, hemen zein han, txiki zein
handi baino ikusten.
Nahas Mahas Sugoiak elikatzen ditu eta nahas
mahasetik bi eite sortzen
dituzte, eta bi eitetatik munduak hasten
dira: dagoen mundua eta egon
daitekeena. Sortzailea bien artean esertzen
da eguzkia izarren artean
esertzen den moduan. Izarrei begiratzen die
eta esaten die:
-Urazal urazal.
Eta hauek era berean esaten diote:
-Urazal urazal.
Urazaletatik bestelako hasierak sortzen dira
eta lurra sortzen da eta
sortzaileek hasiera hoiek eite zein izen
egiten dituzte sortzailearen denbora
eta hunea izanik. Aireko, lurreko eta
uretako sugoiak eta hirurak osatzen
duten sugoia, herensugea hain zuzen.Honek
lurra mamurtzen du ondoren
iraitziz eta sortzen da.Herensugearen
hortzek zeruak apurtzen dituzte eta
ihortziria zein argia sortzen dira. Itsasoak
mamurtzen ditu eta ekaitza zein
uhalak sortzen dira. Lurra xehatzen du eta
sumendiak zein lurrikarak
sortzen dira.
Mariren alabek eta buruzaren semeek bikoteak
egiten dituzte eta haurra
izaten dutenean amarengana joaten dira eta
galdetzen diote:
-Zer egin behar da?
Eta honela erantzun zien:
-Nahigabea zein zoriontasuna bizi izango
dituzue. Atsegina zein atsekabea
ezagutuko dituzue.Kidetasuna zein
begikotasuna sentituko dituzue. Besteen
bihotzondokoak zeuen hezurretan ezagutuko
dituzue, eta baita bizitzaren
zamapeko beraien ezintasuna eta amaiera arte
ere gogoa izan araziko dien
indarra ere.
Lamiak izakiak bihurtu ziren, bakoitzak
barnean horretarako irrikitan zegoen
gogoa zeramarik, nahiz eta oraindik
izatearen ezagutzarik ez izan. Hala ere,
Mariren semeek aitak emandako iltzea hartu
zuten eta mailukatuz soinean
zuloak egin zituzten bertan gogoa atxikiz
eta honela izaki bizidunak sortu
ziren. Eta garaia iritsi zenean, bere
aiztoak hartu zituzten eta gogoa eta soina
lotzen zituen zilborhestea ebaki zuten.
Horrela, soina ikus daitekeen mundura
bueltatu zen eta gogoa ikus ez
daitekeen mundura, bizi izandakoaren
lorratzak jasanez. Zenbait lamiek
urteen zehar berdin iraun zuten, beste
zenbait aldatu egin ziren eta bere
itxurak gehien hunkitu zien bizitakoa
isladatzen hasi ziren. Itxurarik gabeko
mamuen gisara hasi ziren lamiak, ilea zein
adarra, hortzak zein hortzaginak,
lumak zein hegatsak izaten hasi ziren eta
baita bizitakoak pozointzen
zituztenerako izpidun zein kopaduradun
bihurtu ziren. Bere irriken atzetik gero
eta denbora gehiago igaroten zuten eta bere
zilborhesteak ebaki zirenean eta
oroimenik ez zutenean, irrika hoiek bakarrik
iraun zuten gogoaren gisan.
Herensugeak lurreko gaia xehatzeko bere
eginbeharrarekin jarraitu zuen eta
gogoek bertan bizi izateko gaia gero eta
xeheagoa eginez. Eta nora ezean
ibili zen lekuan lurra pitzatuta zegoen eta
mendiak eta haranak sortu ziren.
Haranek lamiak erakartzen zituzten eta
bertan jaiotza eta heriotza oso indar
handikoak ziren. Aldaketak agintzen zuen eta
ekai era berriak sortu ziren.
Ondoren, Buruzaren semeak aitari erronka
egiten hasi zireneko garaia iritsi
zen, bizitzako zein heriotzako kemenak
beraientzako eskatuz. Lurreko gaia
itxuraz aldatzen hasi ziren gogoarentzat
erakargarriagoa eginez, baina irrika
beharra ordezkatzen joan zenez izakiak
handiagoak hazi ziren eta lamiak
neurria zein agintea irrikitzera iritsi
ziren.
Marik Buruzari bere semeak behar bezalakoak
izan arazteko esan zion eta
honek hori bere alaben eginbeharra zela
erantzun zion. Beraz, biek beraien
seme-alabei dei egin zieten eta bere aurrean
zeudenean esan zien:
-Bikaintasuna nahi al duzue? Anarkia nahi al
duzue? Agintea nahi al duzue?
Eta zein izango ote zen? Seme-alabak bere gurasoenak
izanik eta makina bat
eztabaida ondoren bere izaera onartu zuten
eta bere eginbeharretan hasi
ziren. Semeek lankidetza zein lehiaketa
onartu zituzten bere eginkizun bezela
eta alabek betierekotzea zein biziraupena.
Eta gogora ekarriko ziezaien euren
artean eurentzat erronka izan zitekeen izaki
bat hazten hasi ziren. Lurreko
pitzatuen barrena, jaiotza zein heriotza
iskanbilan zeuden lekuan,
herensugeari hiru buruko izakiak bizitzara
ekarriko zituzten biltzeak sortzen
utzi zioten eta hiru buruko izaki hoiek
oroimena, bizitutakoa eta iragarpena
zuten. Oroitzapen, bihotzondoko zein irriken
eraginpean zeuden. Beharra
eurentzat beste gogo bat besterik ez zen
bihurtu. Kemena eurentzat
gogapen bat besterik ez zen, euren irrikaren
tresna bat zen gogapena hain
zuzen. Hala ere, izaki hauek euren barnean
zitekeen laugarren burua
garatzen hasi ziren eta honek bere izaera
gairik gabeko munduan zuen, Mari
eta Buruzaren alorrean hain zuzen eta
aukeraren agerkarian eta ondorioz
erraldoiak azaldu ziren lamien lurraldean
eta lau buruko izakiak lurrean
agertzen hasi ziren gogoaren munduari itxura
ematen hasiz eta eurek mundu
horrekin bat egiten zuten horrela gertatzen
zela ez bazekiten ere. Hiru
buruko izakiak heriotzaren ardura izaten
hasi ziren, eta zuzenaren zein
okerraren ardura ere eta euren artean arauak
onartu zituzten eta baita haiekin
zer egin ere.
Eta lurra eguzkitan lehortu zen buztinezko
pilota baten gisara agertu zen eta
pitzatuen barrena giza izaera agertu zen.
Giza izaera gaurko itxuran finkatu
baino lehen hasiera franko egon ziren.
Aintzina gizakia gaurkoa bezalakoa
zen, ohiturazko izakia hain zuzen baina
orduan ohitura gauza berriak nola
ikasten zituen zen eta aldaketa poliki
poliki ematen zen.
Alde batean itsasoek lurrari koska izugarria
egin ziotela zirudien eta lurralde
honen ur ertzetan arraza zaharreneko tribu
bat kokatu eta bizitu zen. Bizitza
beraientzat erosoa zen. Tribu honek era
honetan denbora asko iraun zuen eta
bi taldetan zatikatuak zeuden. Batzuk baliodunak
ziren eta besteak arazoak
sortzen zituzten. Bigarrenak, nahas arrak
deiturikoak, besteengandik
bananduak ziren eta beti zeregin zailenak
eta arriskutsuenak burutu behar
zituzten. Emeen artean, nahas izebak zeuden
eta hauek gizonezko,
emakumezko eta haurrengandik banandurik bizi
ziren. Nahas izeben artean,
batzuk sorginak bihurtu ziren eta besteak
landare, hazi eta mozorroekin
saiakuntzak egin zituzten. Arrek, hala ere,
bakarrik utzi zituzten eta ez
zituzten beraiekin bikoteak osatu arriskua
bait zegoen. Tribuko beste kideekin
batera jai handiak ospatu zituzten baina
bananduta egin behar zuten
ospakizuna. Katagorriei buruz
bidaiariengandik entzun zeneko garaia iritsi
zen. Katagorriak, hegoaldetik zetozenak eta
alde guztietara hedatzen ari
zirenak, horrela deitzen zituzten oso argiak
eta azkarrak zirelako eta beraz
tribuak bere izaeraz ohartuz, zaintzariak
kokatu zituzten jendea ohartarazteko
su berdeak piztuz, zeren kea urrutitik ikus
daiteke eta gainera kea mendietatik
gora alde guztietara ikus zitekeen egunen
bat izan zen.Urruneko auzoetatik
haurrak eta amak ekarri zituzten eta
gudariek inguratu zituzten beraien alde
burruka egiteko prest zeudenik. Hala ere,
katagorriek ez zuten burrukarik
egin. Bizitzeko lekuak aurkitu zituzten eta
gauzak egitea eta truekea gogoko
zutenez, tribuarentzat oso baliagarriak
bihurtu ziren. Baina oso aldakorrak
zirenez, ezin zituzten onartu besteak
bezalakotzat, eta ondorioz
besteengandik banandurik bizi ziren. Jendeak
bezalako beharrak zituzten eta
gehienak arrak zirenez ez zituzten jaiak
ospatzen nahiz eta urtean zehar
edozein garaitan uztartzen zuten eta hori
halajaina banatzeko arrazoia zen.
Baina hori ez zen horrela Nahas izeben
artean, nahiz eta oso argi izan
katagorriekin uztartzea guztiz arriskutsua
zela, ze hainbat eta hainbat haur
hilda jaio ziren eta baita amak hil ere.
Hala ere, hura ez zen oztoporik izan
beraientzat ze gainera beti izan zuten
arriskua oso gogoko. Emakume hauek
belaunaldiz belaunaldi gizarte iraunkor bat
bihurtu zen, zeinak ehiztariak,
sustrai eta hazi biltzaileak zirenak eta
lorazainak bilakatu ziren. Euren seme-
alabek katagorrien azkartasuna jaso zuten
eta baita benetako jendearen
iraupen bizia ere eta belaunaldiz belaunaldi
Herensugearen lurraldean finkatu
ziren. Beraiek euren arbasoen gisara lamiak
eta lurreko gogoak ezagutzen
zituzten eta beraien bizitzan lekua egiten
zieten. Lurraldea menperatzaile
ororengandik defendatu zuten eta gudurako
trebetasuna mendietara eta
basoetaraitzultzen zen ur jariotik hartu
zuten, uraren indarrak erakarriaz eta
ondoren indar hoiek baretzean atzera
itzuliz. Gizonezkoek, emakumezkoek
hazi zituztenez, ez zieten beldurrik eta
beraien lekua hartu zuten gizartean,
eta gizarte horretan garrantzizkoa egin
dezakezuna zen eta ez noren semea
zaren. Eztabaidazaleak ziren baina ez
erasokorrak. Etorkizunean beste
etorreraz inguratuak izan baziren ere,
bananduak iraun zuten euren ohiturei
esker eta baita bere hizkuntzagatik. Oso
gogoko zituzten dantza egitea eta
baita abestea ere, eta elkarri astia ematea
oso gustoko zuten ipuinak
kontatuz. Ez zuten sorgin zein aztien
beldurrik, ez eta belarlaritzaz zein
iragarpenaz ere, ze horiek bere jatorrian
bait zeuden. Lurralde berrietara alde
egiten zuten guztietan. Bere gizartearen
iraunkortasunak asko lagundu zien
baina bere jatorrietako katagorriaren alde
nahasiak egoera berrietan aurrera
eginarazi zien.
© Haizea 2000
Sareosok zerbitzaile honen bidez
edonori informazioa eskeintzen eta berau erabiltzeko
gonbitea luzatzen dion bitartean, ipuin honen
itzulpenaren argitaralpen eskubideak
Haizeak ditu. Ondorioz, ezingo da:
§
Testua edonori eman Haizearen
baimenik gabe
§
Informazio hau zure
zerbitzailean “isladatu” gure baimenik gabe
§
Sistema honetan testua
aldatu zein berrerabili
Ahal izango da:
§
Zure erabilerako soilik
informazioaren kopiak imprimatu
§
Zure ordenagailuan
fitxategiak gorde zeuk bakarrik erabiltzeko
§
Zeure dokumentuetatik
zerbitzaile honi erreferentzia egin. Hori egin ezkero,
mesedez, atal osoa lotu ezazu, horrela atariaren ikuspegi
zabalagoa ikusteko
aukera ematen bait zaio jendeari.
Bestelako eskubideak Haizeak
izango lituzke.