Gauzak ez dira beti diruditena. Gure pertzepzio gaitasuna bigunagoa
da gure eguneroko gaitasun arrunta eta
honek jasotzen duena baino.
Adibidez, imajina dezakegu Eguzkian eserita gaudela Lurrari
begira, eklipse bat ikusten, Ilargia agertzen den unean eta Lurra, gure bistatik
kenduta, disko distiratsu eta isladatzaile bat bihurtzen dela eta, hamalau
egun geroago, Eguzkia, Lurra eta Ilargia berriz lerrokatzen direla. Oraingoan
Lurrean gaude Ilargiari begira ateratzen
den unean eta ohartzen gara nola poliki-poliki ageri den gure Lurraren islada
guztia. Errealizazioak bultzada bat ematen dio gure gorputzari. Konstzientzia
ariketa bat gure eguneroko egoeran.
Baina ohartu zaitez honetaz, leku honetan denbora aldatu egiten
da, lekua aldatzen da, gure begien aurrean errealitatea aldatu egiten da.
Gure aitzinean, elkarrekin ederki jositako argi hari finezko morkots delikatu
batek bola bat osatzen du, ehundaka eta milaka hari zeharrargitsuz egina eta
bere baitan barreiatutako argi tanta dirdaitsuek areagotua. Zure eskuak harien
artean jarri, hauek elkarrengandik bereiziz, eta gero, erdian, inoiz imagina
zenezakeen globo berderik harrigarriena bueltaka ikusteko gai izatea.
Toki honen fulcrumean, hortxe bizi da Mari Sorgina. Bere Lurra
biguna da, mugitzen da, hats hartzen du eta gure begiralekutik sumatu dezakegu
Lur honen edertasuna, itsaso urdinena eta kontinenteen kolore elemeniarena,
beren globoaren inguruan bueltak ematen dituzten bitartean. Ez da solidoa,
bizia baizik.
Mari gauza guztien hasiera da, bera presente dago lehenengo
elkarreragiketa horretan, lehenengo sorkuntza horretan, nondik baitarite gauza
guztiak. Berak irekia mantentzen du gunea sorginerratzarekin.
Bere etxeak Akitaniarren etxea du izena eta, bere erratzak bezala,
hark ere errealite fisikoa dauka. Leku bat berak etxe deritzon
Jaiotzan, haurra mundura datorrenean bibrazio batek uhin modura
zeharkatzen du bere gorputz guztia, haurra lehenengo arnasaldirako prestatuz.
Gure ernaldia ez da jaiotzarekin bukatzen. Gorputzak, buru-gogoak
eta sistema bentrikularrak garatzen jarraitzen dute zazpi urte bete arte eta,
hortik aurrera, indar eta lan konstziente bat egin behar da bideak irekiak,
garbiak eta erabilgarriak mantentzeko.
Gure lehenengo zazpi urteetan zehar gure Izateak mundu magiko
batean dihardu. Mundua den bezala ikustea da benetako mirari sorta oparoa,
Mari eta bere munduko lzatearen amaraunean bizi dena.
Ekintza fisikoek eragina daukate mundu
horren baitan eta gure izaki fisikoari ere eragiten dio hark.
Zazpi urteak pasatuta garunaren bideak beraien erabileraren arabera
moldeatzen dira, aurrerako soilik utziz bizitzea egokitu zaigun gizarte eta
ingurunerako beharrezko duguna indartzen dutenak. Geroztik ez dugu inoiz gehiago
sarbiderik gure mundu magikora. Une horretatik aurrera, eta betirako, tresna
mugatuekin aurkituko gara egoera berrietan.
Garunaren eta gorputzaren jatorriak obuluaren zelularen kanpoaldeko
lehenengo zazpi egunetako indentazio geroz eta handiago horretan aurkitzen
dira, zeinaren inguruan obulua tolesten baita hodi konduktore bat osatuz.
Hau garunaren, bizkarrezurraren eta bere gune bentrikularren aurreko, erdiko
eta atzeko alde bihurtzen da. Gune hauetan badago kristal txikiz osatutako
likido berezi bat eta honek bustitzen ditu garuna eta bizkarrezurra, nondik
sortzen eta zabaltzen baitira nerbio sentsorialak eta zeinen inguruan eratzen
diren organoak eta giharrak. Likido kristalino honek nerbioak hornitzen ditu
konduktore gisa jokatzen duen estalki mehe batez, gutxi gora-behera kristal
baten gainean jarritako alanbre zati batek irrati seinale bat jasoko lukeen
bezala. Halako maneran ezen nerbio bukaerek jasotzen baitute gorputz guztian
zehar kanpoko informazio pila bat.
Nerbio bukaerek hartzen dute organoak eta giharrak aktibatu
eta indartzen dituen iridisazio bat, gorputza erlaxatuz, laxatuz eta biziberrituz
- ia ez zaude munduari beti bezala begira, mundua lehen aldiz ikusiko bazenu
bezala baizik, benetako buru-gogoa eta gorputz osoa ernaraziz - .
Ez dago bereizketarik gorputzaren eta kanpoko munduaren artean,
gorputza kanpoko mundua da.
Badaude bost zati gorputzean non nerbio bukaerek eginkizun berezi
bat daukaten.
Lehenbizikoa likido kristalinoaren jasotzailea da, nodoek inguratzen
dute hirugarren gune bentrikularra horrela nerbio bukaerak gune horrekin konektatuz.
Erantzuten dio zentzuen erabilerari - ezaguna edo ezezaguna - banaka-banaka,
barneko pentsamenduak hautsiz eta sakabanatuz. Arreta erabiliz bentrikuloak
irekitzen dira eta zentzuak azkeneraino zabalik, etengailuari eraginez eta
gorputza aktibatuz.
Bigarren gunea lepoaren Van. Azken agurren leku bat. Bakarrik
aktibatzen da lotura emozionalik gelditzen ez denean - maila garbi bat da,
hurbiltasun fisiko itxi batean aurkitzen da, aurrez aurre - . Gainera, hori
da manera bakarra Mari ikusteko.
Sorginerratzaren bihotza eta Sarobia, Emaldiko leku bat. Handik
amesteko, ikusteko eta bidaiatzeko - hain leku garbi eta zolia ezen errealitateak
gainditzen baitu gure eguneroko pertzepzioaren gaitasuna. Gizakia irits daitekeen
mundu guztietarako sarrera ahalbidetzen duen leku bat. Mariren berezko hizkuntza
hitz egiten den leku bat.
Diafragmaren gunean lokarri ikustezin bat, ebakitzen denean
bortizki dardaratzen duena eta energia bere lekura itzultzen duena. Konexio
hauetako asko gertatzen dira bizitzan egiten ditugun elkarreragiketen bidez.
Ate bat zeina zeharkatuz bizitza Izate bihurtzen den eta nondik
bizitza kanporatzen den. Bukaera sentsorial guztiak pizten dira gorputzari
hiru egun irauten duen dizdira emanez. Denbora bat azken finean jaiotzeko
edo hiltzeko.
Sorginerratzak etekina ateratzen dio bere guneak garbiak eta
eragingarriak edukitzeari. Arnasketa izanik oinarrizko garbitzailea - puntu
horretatik inhalatuz - buruaren goiko aldean, sudurra edo ahoa edo Genitalia.
Arnasa bi norabidetan eramanez gorputzaren inguruan barrena, gorputzaren goiko
aldera eta beherantz bizkarrezurretik edo atzeko aldetik, bizkarrezurraren
gaineko aldera eta behera aurretik. Gune horiekin lerrokatzen den bost geltokietatik
edozeinetan edo guztietan geldituz. Adibidez, sudurraren zubian edo omoplatoen
arteko gunean. Baldintza batzuk sortu daitezke: osotasuna, birjintasuna edo
gaztetzea.
Hauek orokorrean lurrean egin beharko lirateke, hankak gurutzatuta
eta jantzirik gabe.
Itzulpena © Lino Elizalde